Autonomoa edo enpresa? Zein da aukerarik onena?
Ekitea pentsatzen ari zarenean, ohiko zalantzetako bat da zer komeni den gehiago, autonomoa izatea ala Sozietate Mugatua (Sociedad Limitada, SL) sortzea. Erantzuna kontuan hartu behar dituzun hainbat faktoretan dago, eta Gabinete Lawn 5 puntutan laburbildu dizuegu:
- Erantzukizuna
- Fiskalitatea
- Izapide administratiboak
- Kostuak
- Finantziazioa eta profesionaltasuna
Zer aukeratu beharko nuke: autonomoa izatea ala SL bat sortzea?
Aipatu dugun bezala, puntuz puntu aztertuko ditugu autonomo gisa alta ematearen edo SL bat eratzearen aldeko arrazoiak.
1. Erantzukizuna: autonomoaren eta SLaren arteko desberdintasunak
Lehenik eta behin, erantzukizuna. Autonomoa zarenean, zure ondare pertsonal osoarekin erantzuten duzu edozein arazoren aurrean; SL batean, aldiz, zure erantzukizuna ekarritako kapitalera mugatzen da, eta horrek zerbait gehiago babesten zaitu.
Horrek esan nahi du, autonomo gisa zorrak badituzu edo zure jardueran arazoren bat sortzen bada, ez dagoela zure ondare pertsonalaren eta negozioarenaren arteko bereizketarik. Sozietate Mugatu batean (SL), enpresa nortasun juridiko independentea da, eta horrek hesi bat jartzen du zure ondasun pertsonalen eta enpresa-arriskuen artean, zure erantzunkizun pertsonala mugatuz.
Hau da, autonomoa zarenean ez dago bereizketarik zure eta zure negozioaren artean. Zorrak edo arazo legalak baldin badituzu, guztiarekin erantzungo duzu: aurrezkiak, autoa eta, behar izanez gero, zure etxearekin ere bai.
Bestalde, SL batean, ekarri duzun kapitalaren arabera erantzuten duzu soilik. Adibidez, 1 euroko 3.000 parte-hartze badituzu, zure erantzukizuna 3.000 euro horietara mugatuko da, ez zure ondasun pertsonaletara.
Ondorioz, funtsezkoa da zure negozioaren jarduera-mota aztertzea zure erantzukizuna eta ekonomia pertsonala babesteko.
2. Fiskalitatea: nork ordaintzen ditu zerga gehiago, autonomoak edo enpresa batek?
Fiskalitateari dagokionez, autonomoek beren errenta pertsonalen gaineko zergak ordaintzen dituzte, normalean PFEZaren bidez (Pertsona Fisikoen Errentaren Zerga, IRPF), zeina progresiboa da; hau da, zenbat eta gehiago irabazi, orduan eta ehuneko handiagoa ordaindu. Gaur egun, PFEZaren tasak gutxi gorabehera %19tik %47ra bitartekoak dira, autonomia-erkidegoaren eta errenta-mailaren arabera desberdinak izanen dira.
Bestalde, SLak enpresa gisa ordaintzen ditu zergak, Sozietateen gaineko Zergaren bidez. Normalean, irabazien gainean %25eko tasa finkoa da. Horrek abantaila fiskalak ekar ditzake, batez ere zure diru-sarrerak handiak badira, dirua soldata edo dibidendu gisa ateratzeko modua hobeto planifikatu ahal izateko, autonomo izatearen zama fiskala murriztuz.
3. Izapide administratiboak: errazagoa da autonomo gisa alta ematea ala SL bat sortzea?
Izapide administratiboek ere desberdintasuna markatzen dute. Hasieran autonomoa izatea errazagoa eta azkarragoa da; SL bat sortzeak paper eta denbora gehiago eskatzen du enpresa erabat sortzeko.
Autonomo gisa, izapideak sinpleak dira: nahikoa da Ogasunean (AEATean edo Araba, Gipuzkoa, Bizkaiko edo Nafarroako Foru Aldundian) eta GGTn (Gizarte Segurantzaren Gordailu Nagusia, Seguridad Social) alta ematea. Horri esker, azkar hasi zaitezke fakturatzen, kostu eta burokrazia minimoekin.
Aitzitik, SL bat sortzeko hainbat urrats gehiago jarraitu behar dira, denbora eta kostu handiagoak ekarriz:
- Merkataritza Erregistroan sozietate-izena eskatu.
- Sozietate-estatutuak idatzi.
- Notarioaren aurrean enpresaren konstituzioa sinatu.
- Enpresa Merkataritza Erregistroan inskribatu.
- Ogasunean eta Gizarte Segurantzan alta eman.
Kasu honetan argi dago: askoz azkarragoa eta errazagoa da autonomo gisa alta ematea Sozietate Mugatua eratzea baino.
4. Kostuak: zer da garestiagoa, autonomo gisa alta ematea ala enpresa bat sortzea?
Enpresa sortzeko edo autonomoa gisa alta emateko kostuak ezin ditugu ahaztu. Eta horrez gain, ongi erabakitzeko jarduera ekonomikoa behin hasi eta gero datozen kostu errepikakorrak aipatuko dizkizuegu. Sorpresarik ez izateko.
Autonomo gisa, hasierako kostuak baxuak dira: Ogasunean eta Gizarte Segurantzan alta eman behar duzu soilik, eta ez dago gastu notarialik edo erregistralik. Hilabetero ordaindu beharko duzun kostu nagusiena gestoria da, negozioaren bolumenaren, transakzio kopuruaren eta kontabilitatearen konplexutasunaren arabera kobratzen duena.
SL batean, hasierako kostuak altuagoak dira: gastu notarialak, merkataritza-erregistroa, eraketarako abokatua ordaindu beharko dituzue eta dagokion kapital soziala jarri, hasiera batean derrigorrezkoa ez bada ere.
Horrez gain, gestoriaren ohiko gastua autonomoarena baino garestiagoa izan ohi da, ohiko zerga-betebeharrez gain, urteko kontuak, liburu ofizialak eta sozietaterako derrigorrezko beste kontabilitate txosten batzuk prestatu behar dituelako.
Berriz ere, autonomo gisa alta ematea enpresa bat sortzea baino askoz merkeagoa da.
5. Finantziazioa eta profesionaltasuna: lortu al daiteke kreditu bat autonomo gisa?
Azkenik, zure negozioaren finantzaketa eta profesionaltasuna kontuan hartzea garrantzitsua da. Enpresa eta bezero askok normalean sozietateekin lan egitea hobesten dute, SL batek eskaintzen duen jabetzaren bereizketa legalagatik eta zerga-argitasunagatik. Horrek profesionaltasuna ematen dio ekintzaileari.
Finantzaketari dagokionez, kreditua edo maileguak eskuratzea errazagoa izan ohi da SL batentzat. Bankuek eta erakunde finantzarioek sozietatearen egonkortasuna eta egitura legala baloratzen dute, eta gainera, negozio-planak eta urteko kontuak eskatzen dituzte normalean, eta SL batek derrigorrez dauzka.
Hala ere, sortu berriak diren enpresentzat, abantaila horrek ez du gehiegi aldatzen, bazkideek abal gisa sinatzera behartuta egoten baitira. Horrek esan nahi du ordaindu ezean beren kabuz erantzuten dutela.
Epe luzera, hainbat urteko bizi eta ibilbide finantzario ona duen enpresa denean, SLak segurtasun eta konfiantza handiagoa eskaintzen du finantzaketa lortzeko, ondare pertsonala horrenbeste arriskuan jarri gabe.
Orduan zer egiten dut? Autonomo gisa alta eman ala enpresa bat sortu?
Erantzukizuna, fiskalitatea, kostuak, kudeaketa eta finantziazioa aztertu ondoren, autonomo izatearen eta SL bat sortzearen arteko erabakia jarduera-motaren, espero den diru-sarrera mailaren eta arriskuaren araberakoa da.
Zure kasu zehatza aztertzeko abokatu bulego edo aholkularitza espezializatu batekin harremanetan jartzea da beti aukerarik seguruena. Negozio bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta profesional batek zure egoera pertsonalaren eta enpresaren helburuen arabera hobeki gidatuko zaitu.
Gogoratu autonomo gisa baja ematea alta ematea bezain erraza dela, izapide gutxirekin eta kostu minimoekin. Aitzitik, SL bat ixteko, desegite eta likidazio prozesua behar da; hasierako eraketa bezain konplexua eta garestia izan daitekeena.
Dena den, pauso hauek jarraituz gero jadanik oinarri sendoa bermatuko dizu edozein enpresa-ekimenetarako. Jarri harremanetan Gabinete Law-rekin zu aholkatzeko eta zure kasu pertsonalaz arduratzeko.
Hizkuntza asko hitz egiten ditugu: Euskera, Ingelesa, Frantsesa, Italiera eta Gaztelania.
Email: info@gabinetelaw.com
Teléfono: 691 15 40 33