FAQ
Nola sortu dezaket enpresa bat?
Enpresa bat sortzeko, kasu honetan, SL (Sozietate Mugatua) bat, 6 pausu jarraitu behar dituzu :
- Sozietatearen izena erreserbatu RMC-en
- Bazkideek kapital soziala jarri beharko dute
- Estatutu sozialak adostu eta idatzi
- Administratzaileak izendatu
- Notarian sinatu eta Merkaritza-Erregistroan inskribatu
- Gizarte Segurantzan eta Zerga Administrazioetan alta eman
Nork eman behar du alta autonomo bezala Gizarte Segurantzan?
- Administrazailea den eta gutxienez kapital sozialaren %25 duen bazkideak.
- Enpresarentzat lan egiten duen eta gutxienez kapital sozialaren %33 duen bazkideak.
- Familiakoak diren eta etxebizitza partekatzen duten bazkideek, bien artean gutxienez kapital sozialaren %25 baldin badaukate eta gutxienez haietako bat administrazailea edo enpresako langilea bada.
Derrigorrezkoa al da Notariara pertsonalki joatea?
Ez, ziurtagiri digitala (certificado digital) baldin badaukazu, digitalki sinatu ahalko dituzu dokumentu asko, dena den fisikoki joatea gomendagarria da eta Notariak onartu behar du.
Noiz arte egin dezaket erreklamazioa?
Norbaitek dirua zor badizu eta faktura edo kontratu baten bidez frogatu badezakezu, erreklamazioa bideratzen lagundu zaitzakegu, prozedura monitorioaren bidez demanda aurkeztuz. Prozesu arin eta eraginkorra da, zorrak auzitegien aurrean eskatzeko.
Zein hipoteka gastu erreklamatu ahal dizkiot bankuari?
Zure hipoteka 2019ko ekainaren 16a baino lehen formalizatu bazen, jabetza-erregistroaren gastuak, gestoria-gastuak eta tasazio-gastuak erreklamatu ditzakezu, baita hipotekari lotutako notario-gastuen erdia ere.
Noiz arte erreklamatu dezaket?
- Prozedura monitorioa: 5 urteko epea, ordaindu ez zenetik edo azken errekerimendua egin zenetik.
- Gastu hipotekarioak: 10 urteko epea, gastuak erreklamatzeko eskubidearen berri izan zenuen unetik.
Telefonoz deitu
EDO
Zure galdera utzi
EDO